XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

S.4.1. Sebero Altube-ren liburuari El Acento Vasco deritzo (Bermeo, 1932).

Idazpuruaren aurka, halere, areago aztertu zituen Altube-k entonazioari buruzko gorabeherak, azentuzkoak baino.

Berak erabiltzen zuen hizkera-motan dauden azentu-desberdintasun nabarmenei ez-entzuna eginez, intentsitatearen aldetik euskal hitzak isotonoak direla defenditu zuen (hitza oso desegokia da; tonu hitzak maiztasunak gogoratzen baititu, eta ez intentsitateak).

Maiztasunen aldetik, berriz, normalean bederen, podatus delakoaren orokortasuna azpimarratu zuen: edozein unitatetan, maiztasun-emendio txiki bat nabaitzen da lehenengo silabatik bigarrenera, Altube-ren ustez.

Gure modura esanda, Altube-ri intentsitatea ez zaio pisudun agertzen.

Baina maiztasunen izarian, normalean, azentu hori, musikala alegia, (+2) silabak daramala uste zuen.

(Mendebaldeko euskalkietan bederen).

Edozein azentu-unitatetan, beraz, intentsitateen mailan azenturik ez; eta maiztasunenean, azentu-eskema edo hegi berbera izango dugu beti euskaraz.

Intentsitatea eta tonu-goratasuna erabat berezten zituen Altubek.

Gaurko ikertzaileek bestela pentsatzen dute: biok batera, eta en vrac igo eta jaitsi ohi direla.

Eta estatistikoki hitz eginez, hiru izariak (maiztasuna, intentsitatea, iraupena) bateratsu azkartu (edo-ta ahuldu) ohi direla.

S.4.3. Altube-k, beste alde batetik, ohar ugari eta zehatzak egin zituen euskal entonazioa eta euskal sintaxia lotzen dituen harremanei buruz.

Nahiz, berak, azentu hitza aipatu, entonazio hitza aipatu beharrean.

Erabili zuen hiztegia (gregoriar kantutik mailegatua) oso zaila da; eta atzeratu egiten du irakurlea.

Oro har, dena dela, ohar zehatzak dira Altube-renak; eta liburua osoki probetxugarri gertatzen da.

S.4.4. Liburu osoa ez bada ere, lan luzea eta zehatza da J. Basterretxea-rena (Fontes L V, ).

Altube-k baino hiztegi errazagoa erabili du Basterretxeak; eta, beraz, aisago segi dezake irakurleak.

Berriro ere, idazpuruak idarokitzen duenaz bestaldera, Basterretxeak Bizkaieraren azentua du aztergai nagusitzat, eta ez entonazioa.

Baina egiten dituen oharrak, ongi jasoak dira; eta gogoan hartzekoak.

Altube-ren ondorio nagusiak bere eginez (eta zenbait aldiz beroiek ñabartuz ere bai), Basterretxea-k ere hau uste du: gaurko Bizkaieraz, joera nabarmen dagoela (+2) silaba azpimarratzeko.